XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Nik beste asmakizun asko banekizkien.
Banekien, esate baterako, gero eta handiagoa izan arren, zer den gero eta gutxiago entzuten dena (isiltasuna); baina gobernadoreak goardia zergatik bidali zuen, hori beste upeleko sagardoa zen.
Azken gauean, azken minutuan, behin berriro errepasatu nituen datu guztiak: gobernadorea, bidaia, goardiaren amets salbatzailea, lapurreta, ordezkoa eta hilketa.
Eta goardia imajinatu nuen, gauero bezala herria zaintzen (gero eta urduriago nengoela)...
Baina lana gauez egiten bazuen, nola esan zion, ba, gobernadoreari
NOSKI!
Egia zen (hamar segundo falta ziren epea amaitzeko) bere ametsaren bidez gobernadorea ez zela herritik atera eta horregatik salbatu zuela bere bizia, baina egia zen, baita ere, goardia harekin herria gauez (...)